ACCENTURE BIZKAIA

Greba soldata duinen alde

2024/03/14
Manifestazioa egin dute Bilboko erdigunean. Enpresak irabaziak izan arren, soldatak izoztuta dituztela salatu dute langileek.

Bizaiko Accentureko mila langile baino gehiagok greba eguna dute gaur ELA sindikatuak deituta. Tecnilogica, Eneguia Web eta IDEko enpresetako langileak dira, eta horiek aldi berean aplikazioen eta garapen berrien mantentze lanen zerbitzua eskaintzen diete Corte Inglés, Kutxabank, BBVA edo Iberdrola bezalako bezeroei. Bada, gaur manifestazioa egin dute Bilboko erdigunean, Plaza Biribelik abiatuta, soldata igoerak eskatzeko.

Izan ere, Accenture enpresak aurteotan 110 milloiko onurak izan ditu. Langileei, aldiz, soldatak izoztea erabaki du multinazionalak, nahiz eta 2020tik gaurdaino langileek %16ko erosteko ahalmenaren galdera izan duten. Enpresak ez du soldatak KPIaren gainetik negoziatzeko borondate errealik erakutsi eta langileak antolatu eta borrokari ekin diote. Abenduaren 14an egin zuten lehen greba eguna, eta gaur berriro atera dira kalera.

ELAk salatu nahi du beste behin ere ez dela onargarria Accenture enpresaren jarrera, eta Bizkaian borrokan jarraituko du langileen lan baldintzen eta soldaten alde eta benetako negoziazioa egon dadin.