Bizkaiko Arte Grafikoak

Grebak geldiarazi ditu sektorean erreferente diren enpresa asko

2024/06/11
Bizkaiko Arte Grafikoen sektoreko bosgarren greba egunak sektoreko enpresa erreferentzialetako produkzioa geldiarazi du. Horrela, Cartisa, Grafo, Biolid, Lantegi, Arteos edo Divipa geldirik daude. Mobilizazioak 05:30ean hasi dira Ezkerraldean. Adibidez, Imprenta Garcinuño SL enpresa erabat geldirik egon da, eta Serigrafia Arcosan enpresan, piketea bertaratu ondoren, langileek greba egitea erabaki dute. 11:30ean manifestazio jendetsua egin da Barakaldon zehar.

ELAk, LABek, CCOO eta UGTk beste 3 greba egun deitu zituzten ekainaren 11, 12 eta 13rako (7 egun guztira, apiriletik). Patronalak negoziazioak blokeatzen jarraitzen du. Izan ere, Cebek ez zen joan den ekainaren 4an sindikatuek Bilboko Precon deitu zuten bilerara.

Sindikatuek CEBEK patronalari eskatu diote desbloeatu dezala negoziazioa eta negoziatu dezala sindikatuen aldarrikapen taula aintzat hartuta.

Hauek dira datozen greba egunetako mobilizazioak:

  • Ekainaren 12an: Eskumaldea inguruan.
  • Ekainak 13: Bilbon, 09:00etan elkarretaratzea CEBEK aurrean eta 11:30etatik aurrera manifestazioa Bizkaia Plazatik abiatuta.