BIZKAIKO ARTE GRAFIKOAK

Grebaren atarian, patronalak ez du urratsik egin azken negoziazio bileran

2024/04/22
Bizkaiko Arte Grafikoetako hitzarmena negoziatzeko hamahirugarren bilera aurrerapausorik gabe amaitu da, patronalaren "jarrera immobilistagatik", ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk salatu bezala. Sindikatuek deitoratu dute patronalak ez duela konpromisorik hartu eta aretoa utzi duela bilera egiteko beste hitzordurik egin gabe. Bileraren egun berean, kontzentrazioa egin dute Grafo enpresaren aurrean, Basaurin (Bizkaia).

Sindikatuek azaldu dutenez, enpresa elkartuek eutsi egin diete murrizketei. "Soldata igoera eskasak planteatzen dituzte, atzerapenik gabe eta plataforma sozial bateratuan jasotako 10 aldarrikapen ia guztiak ukatuz".

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk adierazi dute patronalak soldata igoerak sektoreko langileen eskubideen galerarekin lotu nahi dituela, bestela ez dagoela prest hitzarmena sinatzeko. "Onartezina" dela uste dute sindikatuek.