bizkaiko arte grafikoak
Hiru greba egun gehiago ekainean
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Bizkaiko Arte Grafikoen sektorean beste 3 greba-egun egiteko deialdia argitaratu dugu. Zehazki, ekainaren 11, 12 eta 13rako. Eskaerak argiak dira: 2011. urtean amaitutako hitzarmen bat berreskuratzea, soldatari dagokionez erosteko ahalmena bermatuz, hitzarmena aplikatzeko bermeekin, inolako murrizketarik gabe, eta bestelako hobekuntzekin.
Apirilean eta maiatzean sektorean 4 greba egun arrakastatsu egin ondoren, patronalak Bizkaiko arte grafikoen hitzarmena negoziatzeko mahaian aurrerapen nabarmenak planteatzeko aukera izan zuen, akordio bat lortzeko helburuarekin. Mugimendu txikiak izan ziren, baina CEBEKen proposamena sektoreko langileen erosteko ahalmena bermatzetik oso urrun geratu zen, eta, gainera, eduki atzerakoiak zituen oraindik. Bileraren harrigarriena izan zen CEBEKek ez zuela hurrengo bilera baterako datarik jarri nahi izan, proposamen sindikalaren azken nobedadeak entzun ondoren. Sindikatuek negoziatzeko borondate argia duten bitartean, patronalaren jarrerak sektoreko mobilizazioekin jarraitzea eskatzen du.