Hirugarren greba eguna Gipuzkoako Arte Grafikoetan

2022/10/04
Gipuzkoako Arte Grafikoetako langileek ELAk eta LABek deitutako hirugarren greba egunean parte hartu dute. Patronalari leporatu diote negoziatzeko borondaterik ez izatea, ez baitu urratsik egin gatazka konpontzeko. Izan ere, 2022ko hasieratik irekita dagoen negoziazio mahaia ez da berriro bildu maiatzetik. “Benetako negoziazioa bultzatzen saiatu arren, patronalak ez du eduki seriorik eskaintzen. Ez da bermatzen KPIa, eta ez da sartzen ez aplikatzeko klausula”, deitoratu dute sindikatuek. Patronalak eskaintzarik egin ezean, datorren ostegunean, urriaren 6an, beste greba egun bat egingo dutela adierazi du ELAk. Gaurkoan -aurrekoak irailaren 27an eta 29an izan ziren- langileek elkarretaratzea egin dute Tolosako Triangulo plazan.