Hitzarmena sinatu da Legazpiko Bellota lantegian

2018/06/08
ELAk ondo deritzo akordioari. Halere, esan beharra dago negoziazio-prozesua hasi zenean zuzendaritzak lana kanpora eramateko mehatxua egin zuela. Bellotako langileek, ordea, tinko erantzunda, patronalaren xantaiari aurre egin diote; enpresaren helburu bakarra lan baldintzak prekarizatzea zen.

Bellotako langileen asanbleak berretsi egin du, aldeko 181 eta aurkako 67 botorekin, enpresako lan-hitzarmena 2018-21 epealdirako berritzeko akordioa. Hauek dira eduki nagusiak:

  • Hitzarmenak irauten duen artean urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da. 35 orduko astearekin, beraz, lana banatzea eta enplegua sortzea posible egiten da.
  • Enpresa hitzarmen honetan lan erreformaren aurkako blindajea jaso da: ultraaktibitate mugagabea eta enpresak edukiak ez aplikatzeko erabakia ekiditen duen klausula.
  • Soldata igoera lehen bi urteetan KPI adinakoa izango da; 2020an KPI+%0,50ekoa, eta 2021ean KPI+%0,75ekoa. Plusen igoera lehen hiru urteetan %10etik gorakoa izango da; 2021ean soldatak adina igoko dira, hots, KPI+%0,75.
  • Berdintasun plana eguneratzeko konpromisoa hartzen da. 2018rako errelebo kontratua, zeinak 40 langileri eragingo dien. Errelebistetatik gutxienez %75 finkoa izatera pasako da. Lehenengo aldiz ezarri da aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeko beharra.
  • Antzinatasuna lehennego aldiz jaso da Bellotako tauletan.
  • Ordu-poltsaren malgutasuna mugatu egin da.