BIZKAIKO METALA

Hitzarmenaren negoziazio batzordea eratu da

Hitzarmenaren negoziazio batzordea eratu da
Azaroaren 26an Bizkaiko metalaren sektoreko hitzarmenaren negoziazio batzordea eratu da. ELAk, sektoreko sindikatu nagusiak, eskatuta eratu da mahaia. Hurrengo bilera 2026ko urtarrilaren 14an izango da, eta aldeek beren plataformak aurkeztu beharko dituzte.

Azken hilabeteetan ELAk hainbat bilera egin ditu sektoreko militanteekin, sektorean egoeraz eztabaidatzeko, plataformari forma emateko eta langileen aldarrikapenak definitzeko.

Mahaian ordezkaritza portzentajeak honakoak dira:

  • ELA %40,66 (+%0,61 aurreko negoziazio batzordearekin alderatuz)
  • CCOO %23,56 (-%1,62)
  • LAB %21,98 (+%0,41)
  • UGT %13,80 (+%0,60)