AKT Plásticos (Zornotza)

Hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatu dute Iruñean egindako elkarretaratze batean

2024/01/18
Zornotzako (Bizkaia) AKT Plásticos enpresako langileek salatu dute enpresak hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatzen jarraitzen duela, 30 greba egunen ostean. Hala adierazi dute Iruñean, Nafarroako VolKswagen enpresaren instalazioen aurrean egindako elkarretaratzean. AKT Plásticos enpresa Zornotzan dago (Bizkaia), eta Volkswagen multinazional alemaniarraren hornitzaileen parkeko ISN talde nafarraren parte da. Langileek bilera bat eskatu diote talde alemaniarrari, lan gatazkaren egoera aurrez aurre azaltzeko. Hala ere, enpresak uko egin dio grebalariekin biltzeari. Langileek salatu dute enpresa grebarako eskubidea urratzen ari dela; izan ere, zuzendaritzak legez kanpo ordeztu ditu grebalariak, eta lan egindako hilabeteetako nominak ordaintzeari utzi dio, greba utzi dezaten.

 

Gertakari horiek dagoeneko salatu dira Lan Ikuskaritzan (dagozkion jarduketak egiten ari da) eta Bilboko Lan Arloko Epaitegian, non epaiketa bat egingo den datorren astean.