METALAREN SEKTOREA BIZKAIAN

Hitzarmenaren negoziazioa ez atzera ez aurrera bost bileraren ondoren

Hitzarmenaren negoziazioa ez atzera ez aurrera bost bileraren ondoren
ELAk negoziazioaren blokeoa salatu du eta patronalari prozesua luzatzea eta funtsezko gaiak saihestea egotzi dio.

ELAren ustez, patronalaren helburua negoziazioa atzeratzea da, eta sektorearentzat funtsezkoak diren gaiak jorratzeari uko egin dio; besteak beste, KPIaren gainetik dauden soldata-igoerak, jarduera guztietarako subrogazioa, genero-diskriminazioarekin amaitzeko neurriak, antzinatasunaren desizoztea eta lanaldiaren murrizketa.

Egoera honen aurrean, ELAk azpimarratu du antolakuntza indartzea beharrezkoa dela negoziazioan aurrera egiteko. Testuinguru horretan, sindikatuak apirilaren 23rako ordezkarien batzarra deitu du, egoera modu kolektiboan aztertu eta hurrengo pausoak erabakitzeko.

Hurrengo negoziazio-mahaiaren bilera maiatzaren 6an izango da.