Iberdrolako langileek Bilbon konzentrazioa egin zuten hitzarmen kolektiboaren aurreakordioaren aurka

2020/11/30
Azaroaren 28an kontzentrazioa egin dute IIBERDROLA DORREAren aurrean, eta IBERDROLAKO 500 langile inguru elkarretaratu dira azaroaren 28an Bilboko IBERDROLA DORREAren aurrean zuzendaritzak eta CCOO, USO, SIE, ATYPE sindikatuek adostutako aurreakordioaren aurka. ELAren iritziz akordioa oso txarra da langileentzat, eta murrizketaz eta diskriminazioz beteta dago kontratazio berrietarako.

IBERDROLAk 3400 milioi euroko mozkinak izan ditu, eta Ibex 35en errentagarritasun onena duen enpresa da. Ezin da inola ere justifikatu oparia hitzarmen gisa eta murrizketekin eskaintzea, Zuzendaritzak nahi izan duen bezala. Zuzendaritza honek kontratazio berriak prekarizatu eta langileek eskuratutako eskubideak zigortu besterik ez du egin nahi. Hori dela eta, IBERDROLAko langileek mobilizazioak egin dituzte. Aurreakordioari atzera egiteko eskatu diete sindikatu sinatzaileei.

ELAk mobilizatzen jarraitzera, gaitzespena adieraztera eta hitzarmen kolektibo duin bat defendatzera animatzen ditu langileak, IBERDROLAk sortzen duen aberastasuna era justuan banatzeko eta Zuzendaritzak ezarri nahi duen prekarietateari aurre egiteko.