Siemens Gamesako zuzendaritzak 475 kaleratze mantendu ditu Estatuan

2022/10/04
Gaur, urriak4, bilera telematikoa egin dute sindikatuetako ordezkariek eta Gamesako zuzendaritzak. Enplegu mahaiaren aurreko bilera bat izan da, urriaren 13an eginen baita.

Gaurko hitzorduan, enpresak estaturako iragarritako 475 kaleratzei eutsi die, baina adierazi du horietatik 123 kaleratzetzat jotzen ez diren ez-berritzeak direla. Oraindik ez dakigu gainerako kaleratzeak nola eta non egingo diren.

ELAk salatu du lau urte hauetan kontratazioek gora egiten jarraitu dutela. "Horrek erakusten du ez zegoela doikuntzarik egin beharrik, eta langileak ari direla pairatzen konpainiaren kudeaketa txarraren ondorioak". 

Gauzak horrela, enpleguan egonkortasuna izatea eta kaleratzeen etengabeko mehatxuarekin bizitzeari uztea eskatu du ELAk, baita Siemens Gamesako langileei etorkizuna eta lan egonkorra bermatuko dien benetako plan industrial bat osatzea ere, berriro halako berregituraketa prozesurik jasan beharrik gabe.