Autoglas (GLAVISTA)
Iraungitzeko EEEa aurkeztu dute 200 lanpostu baino gehiago suntsitzeko

ELAk salatu du Guardian multinazional amerikarra Laudioko (Araba) Autoglas lantegia (Glavista) behin betiko ixten saiatzen ari dela. Gasteizko merkataritza epaitegiaren arabera, laster izango du langile guztiak kaleratzeko lan erregulazioko espedientea negoziatzeko baimena. Sindikatuaren esanetan, Guardian multinazionalaren "itxiera programatua eta gidatua" da, industria proiektu bat sortzeko aukera blokeatzen ari baita. Izan ere, uko egin dio etorkizuneko proiekturako Autoglas dagoen lurrak uzteari. Langileak ERTEan daude irailaren 30era arte. Gogoratu behar da 2020an Guardianek Autoglaseko langileak kaleratu zituela enpresa Parter Capital funts putreari saltzeko. Bere erantzukizuna izan zen 2020an, eta hala izaten jarraitzen du 2023an. Azpimarratu du enpresa behin betiko ixtea kolpe latza izango litzatekeela langileentzat eta eskualde osoarentzat. Sindikatuak benetako irtenbide bat eskatu du, proiektu industriala zehazten ez bada galduko diren 200 lanpostu baino gehiago salbatzeko. Era berean, lanpostuak mantentzeko ekintzak eskatu dizkie euskal erakunde guztiei, eta, zehazki, Eusko Jaurlaritzari. Bien bitartean, enpresa batzordeak mobilizazioekin jarraitzeko deia egin die Autoglaseko langileei.
https://www.ela.eus/eu/industria-eta-eraikuntza/albisteak/iraungitzeko-eeea-aurkeztu-dute-eta-200-lanpostu-baino-gehiago-suntsitu-nahi-dituzte
https://www.ela.eus/eu/industria-eta-eraikuntza/albisteak/iraungitzeko-eeea-aurkeztu-dute-eta-200-lanpostu-baino-gehiago-suntsitu-nahi-dituzte/@@download/image/glavista.jpeg