Jaurlaritzak Bizkaiko Metalean egindako azken proposamena eskasa da

2023/01/30
Eusko Jaurlaritzaren azken proposamena duela astebetekoaren oso antzekoa da. ELAk uste du Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza prozedura ez dela onuragarria sektoreko langileentzat, eta langileak desmobilizatzeko tresna hutsa izaten ari dela.

Urtarrilaren 30ean, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza prozeduraren hirugarren bilera egin da. Bileran, bitartekariek edukien planteamendu berri bat egin dute, beti ere, urtarrilaren 23koaren oso antzekoa. Elementu berri txiki batzuk baino ez dituzte eman norberaren aukerako orduei eta lizentziei dagokienez:

  • Norberaren aukerako lau ordu ezin izango dira berreskuratu (bi ordu 2024an, eta bi ordu 2025ean).

  • Lizentziak eta baimenak lanegunean hasiko dira.

Soldatei, subrogazioari, berdintasun planei, aplikazio bermeei eta beste eduki batzuei dagokienez, ez dago berrikuntzarik duela astebeteko proposamenarekin alderatuta. ELAk duela zazpi egun esan zuen proposamen hori ez zela nahikoa, eta gaur gauza bera adierazi die Eusko Jaurlaritzako bitartekariei.

ELAren ustez, bitartekaritzak ez du elementu positiborik ekarri Bizkaiko Metalaren hitzarmenerako edukietan, eta, gainera, sektorea desmobilizatzeko erabiltzen ari da.