Vulcanizados Zuloaga

Justiziak enpresa behartu du greba egiteagatik kaleratutako langile bat berriro onartzera

2024/01/18
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELAri eta Vulcanizados Zuloagak greba egiteagatik kaleratu zuen langile bat berriz onartu beharko du, 20.000 euroko kalte ordaina ematearekin batera. 2023ko irailean, Vulcanizados Zuloaga enpresak zortzi langile kaleratu zituen, guztiak ELAko afiliatuak eta urte eta erdi baino gehiago greban izandakoak. ELAk oso garrantzitsutzat jo du epaia, eta aurrekari ontzat gainerako epaiketetarako. Azpimarratu behar da epai horrekin dagoeneko lau direla egiaztatu dutenak Vulcanizados Zulaoagak grebarako edo oinarrizko eskubideen aurkako erasoak eta urraketak egin dituela (bi greba garaian, eta beste bat iazko aldi baterako ABEE bati lotuta).

 

Sindikatuak kaleratze horiek mendeku ekintzatzat jo zituen, eta langileek demanda aurkeztu zuten sindikatuarekin. Lehen epaiketa egin da, eta epaileak bertan behera utzi du langile horren kaleratzea.

Hain zuzen ere, epaiak dio kaleratutako langilearen greba eskubidearen aurka egin duela enpresak. Hori dela eta, Vulcanizados Zuloaga eta Zuloaga Auto Recambios enpresek langilea berriz hartu behar dute, eta izapideetako soldatak ordaindu behar dituzte kaleratze egunetik aurrera.

Era berean, erantzukizun solidarioa ezartzen du Vulcanizados Zuloaga eta Zuloaga Auto Recambios enpresen artean; biak Vulcanidosek zuzentzen duen familia berarenak dira. Bi enpresak kondenatzen ditu kaleratutako langileari 20.000 euroko kalte morala ordaintzera.

ELAk oso garrantzitsutzat jo du epaia, eta aurrekari ontzat gainerako epaiketetarako. Azpimarratu behar da epai horrekin dagoeneko lau direla egiaztatu dutenak Vulcanizados Zulaoagak grebarako edo oinarrizko eskubideen aurkako erasoak eta urraketak egin dituela (bi greba garaian, eta beste bat iazko aldi baterako ABEE bati lotuta).


Azkenik, ELAk gainerako kaleratuak berehala berriro onartzeko eskatu dio enpresari, baita askatasun sindikalaren aurkako erasoak erabat eteteko ere.