Onduline (Zierbena)

Kaleratzeen aurkako grebak ekoizpena gelditu du

2024/03/08
Zierbenan (Bizkaia) dagoen Onduline enpresako langileek ekoizpena eten dute ELAk deitutako greban, enpresak kaleratzeak egin nahi dituelako eta langileek soldataren %10 baino gehiago galtzeko arriskua dutelako. Ondulinek lan-baldintzen funtsezko aldaketa aurkeztu du, eta neurri horrek gutxienez 5 pertsona kaleratzea dakar. Enpresak 50 langile baino gehiago ditu. Otsailean jakinarazi zion enpresa-batzordeari ekoizpenean lan egiten duten langileen egutegiak aldatuko zituela eta, horrela, 6 pertsona kaleratuko zituela. Grebak martxoaren 19ra arte jarraituko du. ELAko atal sindikala hasieratik neurri horren aurka agertu zen, "bidegabea" zela iritzita.

Izan ere, Onduline enpresak urteak daramatza irabaziak pilatzen. 2021 eta 2022 urteetan, guztira, 4.908.000 €-irabazi zituen. 2022. urtean, mozkin guztiak dibidenduetan banatu ziren. 2023ko behin betiko txostenaren faltan, 2023an ere irabaziak izan zituela esan daiteke, 928.000 € inguru. 

Horregatik guztiagatik, enpresa batzordeak ez du onartzen enpresaren erabakia, eta ELAko atal sindikalak greba deitu du martxoaren 19 arte, data hori barne, lanpostu guztien defentsan. Jarraipena nabarmena izaten ari da, bereziki tailerrean. Ondorioz, ekoizpena geldiarazi du grebak.