CAF TALDEA

Komite ezberdinek enpresa zuzendaritzari Israelekin dituen harreman komertzialak eten ditzala eskatu dute

2025/07/09
Uztailaren 1ean, Francesca Albanesek, Okupatutako Lurralde Palestinarretarako NBEko kontalari bereziak bere txostena argitaratu zuen. Bertan, CAF Israelen okupazioaz baliatzen diren enpresen artean sartu zuen. Eta aldi berean Sidenor euskal enpresak Israelekin merkataritza-harremanak eteteko egindako iragarpena egin zuen. Hau guztia, Palestinarekiko euskal elkartasunaren garaipentzat hartu behar da.

Francesca Albanesek aurkeztutako txosten horrek Israelek Palestinari egiten dion okupazio kolonialaren kontura irabaziak izango lituzketen hainbat enpresa aipatzen ditu, eta aipatutako enpresen artean CAF dago, Jerusalemgo linea berdearen proiektuan parte hartzeagatik. Txostenak zehazki adierazten du mota horretako azpiegituren helburua "koloniak ezartzea eta zabaltzea eta Israelekin lotzea" dela.

Txosten honek ofizializatu baino ez du egiten 2018tik enpresa-batzordeak salatzen duena, eta, ildo horretan, enpresa batzordeak berriro ere ezinegona adierazi nahi izan du.

Kezka adierazi du, konpainia Israelen kolonizazio-estrategia zuzenean indartzen duen eta Palestinako herriaren eskubide oinarrizkoenak urratzen dituen proiektu batean inplikatuta dagoelako. Enpresa batzordearen iritz gainera, kezka areagotu egiten da, proiektu honen legezkotasuna oso eztabaidagarria da.

Hau guztia dela eta CAF taldeko enpresa batzorde ezberdinek (CAF Beasain, CAF Irun, CAF Power & Automation, Trenasa, CAF Signalling Zornotza, CAF TE Tailerrak, Rail Line y Geminys) honako hau eskatzen dio CAFeko zuzendaritzari:

  • Enpresak nazioarteko legea errespeta dezala eta bere parte-hartze komertzialek giza eskubide urraketarik ez duela egiten bermatu dezal
  • Horregatik, Israelekin edozein harreman komertzial amai dezala, bereziki nazioarteko legeriaren arabera legez kanpo okupatutako lurraldeetan.

Azkenik, Enpresa Batzordeak herri palestinarrarekiko elkartasuna berresten du, bakean, duintasunean eta justizian bizitzeko duen eskubidea babestuz.