KIMIKEN SEKTOREA
Kontzentrazioa CEBEK eta CONFEBASK patronalen aurrean, hitzarmen propioaren alde

Ekainean, ELAk Hego Euskal Herriko kimika sektorearen negoziazioa aktibatzeko borondatea agertu zuen. Hainbat bilera egin ondoren, ELAk, CCOOk, LABek eta UGTk akordioa lortu zuten EAEko patronalak eta Confebask bera deitzeko eta kimika sektorerako lehen hitzarmen autonomikoa negoziatzen hasteko. 120 batzordek eta enpresetako ordezkarik baino gehiagok eman zioten babesa ekimenari. Hala ere, abenduaren 26an, Estatuko FEIQUE patronalak, Confebaskek eta ADEGIk, CEBEKek eta SEAk uko egin zioten hitzarmen berriaren negoziazioari eta Estatuko hitzarmenaren baldintzei eutsi zieten. ELAk oso larritzat jo du erantzun hori.
Gaurko elkarretaratzearen ondoren, otsailaren 6an, lau sindikatuek iragarri dute ADEGIren eta SEAren egoitzen aurrean mobilizatzen jarraituko dutela. Era berean, ELAk azpimarratu du lan-baldintzak Hego Euskal Herrian negoziatu behar direla, eta beraz, baita Nafarroan ere. Estatuko sindikatuek, ordea, ez dute horrekin bat egiten. "Zoritxarrez, uko egiten diote aldarrikapen horri”, kexu da ELA.