IBERDROLA

Kontzentrazioa eta salaketa Iberdrolako Akziodunen Batzarrean

2023/04/28
ELAk 600.000 akziodunen babesa lortu eta Ibedrola dorrean egin den batzarrean parte hartu du. Bilboko Iberdrola Dorrearen parean kontzentrazio egin dute enpresako langileek, akziodunen batzarra bertan egin baita. Langileek eroshaleman galtzen ari direla salatu dute, enpresak inoizko etekinik handienak lortu arren; hori da kontzentrazioarekin salatu nahi izan dutena.

Era berean, ELAk 600.000 akziodunen babesa lortu du, eta telematikoki akziodunen batzarrean hitz egiteko aukera izan du delegatu batek.

Hona hemen adierazpena:

"Egun on, guztioi: 2022ko abenduan Iberdrolan egindako hauteskundeen ondoren, ELAk aurkezten den eremuko plantillaren gehiengoa ordezkatzen du. Bestalde, Estatu osoko plantillako akziodun askok beren ordezkaritza laga digute (600.000 akzio baino gehiago) azaltzeko Iberdrola enpresaren estatuko plantilla bere mugara iritsi dela eta ordainsari-politiketan aldaketak eskatzen ditugula. Ez da onargarria enpresaren mozkin gehienak sortzen ditugunok erosteko ahalmenaren galera % 11 baino gehiagokoa izatea bi urtean; Iberdrolak, berriz, 8.000M euro baino gehiago irabazi ditu aldi horretan. Gaur egun, talentu-ihesa gertatzen ari da, eta pertsona kualifikatuenek uko egiten diote enpresan sartzeari, pixkanaka lehiakorragoak diren lan baldintzak direla eta. Hala ere, Batzorde honetan Administrazio Kontseilurako ordainsari-politika onartzen da, bai eta goi zuzendaritzarako 300 milioi euroko bonus bat banatzea ere. Ba al dakizue etorkizuneko errentagarritasun irabaziak arriskuan daudela, motibaziorik gabeko plantilla baten ondorioz? Ez al da kontraesana goi-zuzendaritza saritzea eta langileak zigortzea? Administrazio Kontseiluak benetan uste badu giza kapitala dela kapitalaren balio nagusia, ez da bidezkoa aurkeztutako onura bikainen aurrean plantillak erosteko ahalmena bermatua ez izatea? Zuzendaritzak ez al du ordainsarien politika egoera berrira egokitzeko eta langileak etengabe hobetzeko pizgarriak emango? Amaitzeko, datu bat: Iberdrolaren (edo lehengo Iberdueroren) historia osoan, langileak inoiz ez dira iritzi publikoaren aurrean azaldu lan hobekuntzen eskariak egiten. Azken hiru urteotan, aldiz, hainbatean egin behar izan dugu hori. Batzarrean zuzenean parte hartzea gustatuko litzaiguke, baina asistentzia ukatu egin zaigu eta, beraz, telematikoki egin behar izan dugu. Erantzunen zain, agur bero bat eta eskerrik asko".