Kontzentrazioak Bilbon eta Madrilen, Auzitegi Gorenak Sestao eta Barakaldoko PCB-ITPko EEEaren inguruan zer erabakiko zain

Gaur ezagutuko den erabakiaren zain (EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak egin zuen bezala, EEE baliogabetzat jotzen duen erabaki beharko du), enpresa-batzordeak ziurtatu du berriz ere baliogabetzea espero duela. Horrek garrantzia handia izango luke estatu mailan, ateak ireki ditzakeelako beste Enplegu-Erregulazioko Espediente batzuetan.
Enpresa-batzordeak azpimarratu duenez, enpresak errealitatearekin bat ez datorren krisi egoera baten plantak egin zituen kaleratze kolektiboa ezarri ahal izateko. Gogorarazi dutenez, PCBk onura ekonomiko handiak lortu ditu azken urteetan, eta hala egiaztatu du lan-agintaritzaren espedienteak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren ondorengo epaiak, enplegu-erregulazioko espedientea baliogabetzat jo zuenak. "Estrategia argia izan da: salmenta merkatzeko langileak kaleratzea", salatu dute.