KPI araberako soldata igoera eskatu dute Iberdrolako langileek Bilbon egindako manifestazio batean

2022/11/22
Iberdrolako langileek manifestazioa egin dute Bilbon erosahalmenaren galera salatzeko, enpresak etengabe irabaziak lortzen dituen bitartean. Manifestazioa Iberdrola Dorrearen aurrean amaitu da. ELAk gogorarazi du Iberdrolak 3104 milioi euroko irabazi garbia izan duela 2022ko lehen bederatzi hilabeteetan, eta urtea 4000 milioitik gora amaitzea espero duela. Hala ere, langileen soldata igoerak ez du %0,7 gainditzen.

2011ko hitzarmenean soldata igoerarako KPIaren erreferentea kendu zenez, langileek etengabeko pobretzea jasan du. Egoera horrek gutxienez 2025era arte iraungo du, orduan amaituko baita egungo hitzarmenaren indarraldia. 2015etik, gehieneko soldata igoera finkagarria %0,7koa da.