GIPUZKOAKO ZURAREN INDUSTRIA

LABen eta ADEGIren gardentasun falta salatu du ELAk, hitzarmena adostu dutelako bakarrik bilera bat eginda

2024/05/27
LABek, CCOOek eta Adegik adostu dute Gipuzkoako Zuraren Industriaren Hitzarmena berritzea, bakarrik bilera bat eginda. Akordioaren edukiak ez dira nahikoak eta bizkarra ematen diete altzairugintzaren sektoreari.

Sektoreko Gipuzkoako hitzarmena 2001ekoa da, eta 2003an amaitu zuen indarraldia; geroztik ez dira soldatak berrikusi. Bada, hainbeste denbora hitzarmenik gabe izan ondoren, adostutako akordioaren edukiak ez dira aski: ezarritako soldata igoerak ez zaizkie aplikatuko sektoreko langile gehienei. Hitzarmena ez dago babestuta lan erreformetatik eta beraz, inaplikatu daiteke.

Era berean, ELAk errefusatzen du Altzarien Sektorea negoziazioetatik kanpo geratu izana, urteetako aldarrikapena izanagatik ere.