ELAk salatu egin du Guillermo Ulacia Presidentearen probokazioa Productos Tubulareseko langileen aurrean

2018/03/15
Martxoaren 8tik hona greban dauden Productos Tubulares enpresako langileek manifestazioa egin dute Bilbon. Ibilbidea enpresaren bulego aurrean amaitu dute deialdian parte hartu duten 1.000 lagun inguruk. Amaieran, enpresa-komiteko bi kide langileei hitz egiten ari zitzaizkien bitartean, Guillermo Ulacia Tubos Reunidoseko burua bulegoetatik jaitsi eta komiteko bi kideen ondoan jarri da, langileen aurrez aurre, probokaziozko jarreran.

ELAk arbuiatu egin du Ulaciaren jarrera eta deitoratu halako “show” bat egin izana plantillaren aurrean, noiz eta hilaren 13rako deituta zegoen bilera bat aldebakarreko erabakiz bertan behera utzi berri duenean. Halako ardura duen kargua izateko ez da bat ere jarrera serioa izan bere aldetik. Gaurko jokabidea ikusirik ez da oso leku onean geratu enpresa baten buru izanik ehundaka familiaren etorkizuna jokoan jar dezakeenaren izena.