PEPSICO (ETXABARRI-IBIÑA)

Langile bat kaleratzearen aurka egindako grebaren jarraipen masiboa

2024/12/17
Langile bat kaleratzearen aurka egindako grebaren jarraipen masiboa
Greba egun berria izan dute Pepsico botilaratzailean, langile baten kaleratzea eta enpresaren enplegu politika salatzeko. Greba enpresa batzordeak (ELA, LAB, CCOO, USO, UGT, independenteak) deitu du. Goizeko txandan langileen %85ek bat egin dute protesta egunarekin.

Azken asteetan batzordeak mobilizazioak egin ditu enpresan zigorrekin eta kaleratzeekin dagoen arazoa gizarteratzeko. Gaur, berriz, langileek grebaren jarraipen masiboa egin dute: goizeko txandan % 85etik gorakoa izan da jarraipena.