INTERAL (LEZO)
Lantegia itxita eta ekoizpena geldituta egon da, lanuzteak direla eta

Langile ia guztiek bat egin dute deitutako grebarekin.
Enpresako zuzendaritzak aurkeztutako EEEa negoziatzeko bigarren bilera egin ondoren, non guztira 226 langiletik 85 kaleratzea planteatzen den, enpresak ez du kopuru hori murriztuko duen edo araudi erregulatzaileak ezarritako gutxieneko baldintzak hobetuko dituen planteamendurik aurkeztu.
Hori horrela izanik, aldeek hurrengo bilerara deitu dute, uztailaren 2rako, eta egun horretan ere greba-egun berri bat dago deituta.