CAF
Langile tituludunei antzinatasun plus eskubidea onartu dion epai bat irabazi da
Nahiz eta enpresa hitzarmenak eta hitzarmen probintzialak eskubidea onartzen duen, CAFeko zuzendaritzak urte luzez ez diote antzinatasunik ordaindu langile tituludunei. ELAren ekimenez, irregulartasun hau salatzeko salaketa jarri zen lan-arloko epaitegian.
Izan ere, CAF enpresak tituludunen kolektiboari bosturtero ordaindu behar dioten antzinatasun plusa ordaintzeari uko egin zion. Hau erabat diskriminatzailea zen, izan ere bai enpresa-hitzarmenean bai hitzarmen sektorialean, onartuta dago langile kolektibo osoarentzat . Diskriminazio honen aurrean enpresa batzordeak epaitegietara jotzea erabaki zen.
ELAtik CAFeko tituludunen kolektibo osoa animatu nahi dugu beren eskubideak aldarrikatzeko eta lortzeko borrokan jarraitzera, epai honekin erakutsiz borroka sindikala dela langile guztien lan-baldintzak hobetzeko bidea, edozein kolektibotakoak direla ere.