AUTOGLAS-GLAVISTA LAUDIO
Langileak uztailaren 20an mobilizatuko dira

Autoetako haizetakoak ekoizten dituen Laudioko (Araba) Glavista (Autoglas, 2020 arte Guardian Llodioko kide zena) lantokia egoera oso larrian dago. Autoglaseko plantilla hilabeteak daramatza ABEEan eta enpresa hartzekodunen lehiaketan likidazio fasean sartu da. Hori guztia Javier Garcia inbertitzailearen eta Guardian Europe enpresaren arteko akordio faltagatik izan da. Bestalde, Guardianeko enpresa batzordeak zuzendaritzari eskatzen dio berma dezala Laudioko instalazioen etorkizuneko bideragarritasuna. Hori dela eta, 24 orduko greba deitu dute.
Horregatik guztiagatik, bi enpresetako komiteek Guardian Europe jotzen dute egoeraren erantzule, eta eskatzen dute Autoglas/Glavista enpresaren plantillaren egoera kritikoa behingoz konpontzeko. Bestalde, Guardian enpresaren plantillarentzako bermeak ere eskatzen dituzte. ELAk argi dauka Parter Capitalek eta Guardianek enpresa hiltzen utzi nahi dutela, horregatik, instituzioei egin die dei, Guardianekin batera 240 lanpostuak bermatuko dituen irtenbide bat lortzeko.
Honako mobilizazioak antolatu dituzte uztailaren 20an, ostegunean, Laudion:
-
12:00etan kontzentrazioa Guardian-Glavista lantegiaren aurrean. Kazetarientzako adierazpenak eta azalpenak eskainiko dituzte komiteek.
-
19:00etan manifestazioa Laudioko kaleetan, Guardian-Glavistatik hasita