INGETEAM CONVERTERS

Langileek akordio bikaina lortu eta greba mugagabea bertan behera utzi dute

Langileek akordio bikaina lortu eta greba mugagabea bertan behera utzi dute
Ortuellako lantegi horretan 283 langile daude, eta ELAko 9 ordezkarik osatzen dute batzordea. Langileek, besteak beste, %11ko soldata igoerak eta lanaldi murrizketa adostu dute

Ingeteam Converters-eko langileek, euren borroka, ausardia eta ELAren laguntzari esker, akordio oso on bat lortu dute, greba mugagabeari amaiera emanez, grebaren ondorioz ekoizpena ia 3 astez geldituta egon ondoren.

ELAk greba babestu duten langileak zoriondu nahi ditu (ia denak), langabezia eta lan-prekarietatea pairatzen duen eskualde batean egiten ari diren borroka eredugarriagatik, enpresek urtez urte irabazi ederrak lortzen dituzten bitartean.