CAF Beasain eta Irun
Langileek Beasaingo eta Ordiziako kaleetara atera dute hitzarmenaren aldeko borroka
CAFeko langileek 8. egunez mobilizatzen jarraitzen dute, Beasain eta Ordiziako kaleetan hitzarmen duin baten alde. Parte-hartzea handia izan da, eta ELA sindikatuak langileen jarrera txalotu du, presioa eginez enpresak negoziazioan mugitzeko balio duelako.
Enpresak proposamen berri bat egin du, baina ELAren ustez ez da nahikoa. Soldata igoerak eta enpleguari lotutako neurriak jasotzen baditu ere, langileen eskakizunetara ez da heltzen.
ELAk dio ez duela akordiorik sinatuko baldintza hauek bete ezean: KPI baino soldata igoera handiagoak, lanaldi berdintasuna langile guztientzat, lanpostu gehiago eta lan-baldintzetan hobekuntzak.
Mobilizazioek jarraituko dute, eta langileei parte hartzen jarraitzeko deia egin diete.