ELECNOR DISTRIBUCIÓN

Jarraipen zabala izan du greba mugagabearen lehen egunak

2024/02/26
Elecnor Distribución enpresako 85 langileek greba mugagabea hasi dute, euren lan baldintzak prekarizatu nahi dituztelako. Enpresa Bilbon dago, baina Bizkaia osoan ditu zentroak, eta Iberdrolarentzat egiten ditu lanak. Langileek Elecnorrekin lehendik sinatutako akordioak mantentzea eskatzen dute, besterik ez; enpresak, ordea, akordio horiek okertu nahi ditu, lan baldintzen kaltetan, nahiz eta 2023 2023ko lehen bederatzi hilabeteetan 73,7 milioi euroko irabazi garbiak izan dituen.

Bizkaiko enpresa batzordeko atal sindikalek (ELA, CCOO, UGT eta LAB) langileak babesten dituzte. “Enpresaren nagusikeriak ekarri gaitu greba honetara”, kexu dira.