ELMUBAS IBÉRICA (AZPEITIA)

Langileek kaleratzeak eta jazarpen sindikala salatu dute

Langileek kaleratzeak eta jazarpen sindikala salatu dute
Elmubas Ibericako langileek, lehen Piensos Bastina, kontzentrazioa egin dute Azpeitiko Landeta poligonoan kaleratzeak eta jazarpen sindikala salatzeko. Elmubas Ibericak 220 langile inguru ditu; Animalientzako pentsua egiten duen enpresa bat da eta Portobello inbertsio funtsak erosi zuen 2019an, 200 milioi eurotan.

Urola eskualdeko enpresa handienetako bat da. Langileei prekarietatea besterik ez dakarren Pentsuen Hitzarmen Estatala aplikatzen zaie, 2025ean amaitzen den hitzarmena. Enpresak ez du prekarietatearekin amaitzeko ahaleginik egiten. Eta, bitartean, dibidendo milioidunak banatzen ditu eta sekulako dirutza irabazi du azken urteetan.

Horren aurrean, ELAk langileekin batera antolatzea eta hauteskunde sindikal prozesu bati ekitea erabaki du, enpresak dituen irabazi handiak era bidezkoago batean banatzeko eta prekarietateari aurre egiteko.

Testuinguru honetan, enpresak azaroarean 7an bost langile kaleratu zituen, gaia jazarpen sindikal argi baten aurrean kokatuz. Hori guztia salatzeko, ELAk kontzentrazioa egin du enpresaren aurrean, ‘Kaleratzerik ez! Jazarpen sindikalik ez!’ lelopean.