TREMEFIL-IZGUIRRE
Langileek lanuzteak egin dituzte enpresako hitzarmen kolektibo bat lortzeko

Tremefil-Izaguirre Usurbileko 45 langiletako enpresa bat da, zeinek altzairuzko produktu lauak hotzean ijezten eta merkaturatzen ditu.
Hainbat hilabeteko negoziazioaren ondoren, enpresak planteatutako azken proposamenak ez ditu plantillaren eskaerak kontuan hartzen. Hortaz, enpresako hitzarmen kolektiboa defendatzeko, ekainaren 5ean egindako langileen batzarrean erabaki zen ekainaren 20tik aurrera txanda bakoitzeko lau orduko lanuzteak burutuko direla. Hala, ekainaren 30rako akordiorik ez badago, langileek greba mugagabea hasiko dute.
Plantilla honen borroka enpresako hitzarmen kolektiboa babestean oinarritzen da, eta Euskadiko KPIa, bajen osagarriak eta plantilla osoarentzako txanda-kontratua bermatzea eskaeretan zentratzen da, besteak beste.
Era berean, langileek dagoeneko ondo ezagutzen dute antolakuntza eta borrokaren boterea, 2019ean kalera atera baitziren hitzarmen kolektiboaren defentsan ere.
ELAk gogor borrokatuko du Hitzarmen Kolektibo duin baten alde, langileen eskaerak jasotzeko eta lan baldintza duinak babesteko.