INDAR (BEASAIN)

Langileek osasuna eta segurtasuna bermatzeko elkarretaratzea deitu dute

2025/06/13
Azken istripuen eta gertakizunen harira, Langile Batzordeak exijitu du segurtasuna eta prebentzioa lehentasuna izatea enpresan. Ekainaren 16an deitu dute elkarretaratzea, enpresaren atarian, 13:00etatik 14:00ak arte. Langile Batzordearen adierazpena:

Indarreko langileok denbora luzea daramagu modu eta espazio ezberdinetan laneko osasun eta segurtasunaren alorrean enpresari norabide aldaketa bat eskatzen. Izan ere egunerokotasunean gure begien aurrean ikusten dugu nola prebentzioa lehentasuna izatetik hurrun egunerokotasuneko inertzia eta presen atzean ezkutatua geratzen den. Finean, guztiaren aurretik ekoizpena jartzen da etengabe eta ez zaio nahikoa pisu ematen segurtasunari eta alor honetan egin beharreko aldaketa zein inbertsioei.

Joera honen ondorio zuzena dira azken aste beltzak. Apirilaren 30ean lankide batek deskarga elektriko handi bat jasan zuen eta ondorio fisiko larriak izan ditu. Istripu honen ikerketaren eta berriz ez gertatzeko bermeak jartzeko eskakizunekin geundela, joan den asteartean ekainak 9 ikaragarrizko leherketa gertatu zen errotor bat ekilibratzen eta bi polo noraezean irten ziren izugarrizko kaosa sortuz.

Zorionez ez da zuriturik izan, baina inori ezer gertatu ez izana ia ia mirari bat izan dela esan dezakegu. Gerta zitezkeenak ordea oso larriak dira eta hau guztiz onartezina da. Gure segurtasuna ezin da zoriaren esku egon. Gure osasuna eta gure biziak ezin du modu honetan arriskuan egon. 

Horregatik guztiagatik, berriz ere enpresari exigitzen diogu itsurakerietatik haratago segurtasuna eta prebentzioa lehen mailako arazo moduan hartu dezala. Hartu ditzala behar diren segurtasun neurriak eta egin ditzala behar diren aldaketak nahiz inbertsioak lehenbailen. Beraiena da langileok babesteko eginkizuna, eta ardura bere gain hartu behar du derrigorrean.