GUARDIAN LLODIO

Langileen asanbladak EEEaren aurkako helegiterik ez jartzea erabaki du

2025/04/07
ELAren ustez, Erregulazio Enplegu Espedientea (EEE) eta Guardianen itxiera modu irregularrean egin dira, eta ez dira kausak egiaztatu. Sindikatuak bide juridikoarekin jarraitzea defendatu zuen batzarrean, eta Laudioko Guardian lantegiaren itxiera deitoratu du. Itxiera horri Glavistakoa gehitu behar zaio, duela urtebete baino gutxiago.

Apirilaren 2an amaitu zen enplegu erregulazioko espedientearen kontsultaldia, akordiorik gabe. ELAk jada adierazi zuen bide juridikoa prestatzen ari zela Guardian Llodion EEEari aurre egiteko. Hala ere, apirilaren 4an, plantillaren beste batzar bat egin zen; bertan EEEaren aurkako errekurtsoarekin jarraitzea edo bide hori atzean uztea eta enpresaren azken kalte ordain proposamena onartzea bozkatu zen. Batzarrean ELAk enplegu erregulazioko espedienteari errekurtsoa jartzea defendatu zuen. Emaitza honako hau izan zen:

Espezialistak

  • Demanda jartzea vs EEE 65 boto
  • Kalte ordaina onartzea 67 boto

Teknikoak

  • Demanda jartzea vs EEE 3 boto
  • Kalte ordaina onartzea 30 boto

ELAk biziki deitoratu du emaitza hori, multinazionalak plantillari egindako presioen ondorio ere badelako. ELAk multinazional amerikarraren jarrera salatu nahi du; izan ere, multinazionalak babesa izan du euskal erakundeen alde ixteko, eta bereziki Eusko Jaurlaritzaren papera, labearen itxiera irregularra baliozkotu baitzuen.