CAF (IRUN-BEASAIN)
Lanuzte berriak hitzarmenaren negoziaketan aurrera pausurik ez dagoela salatzeko

Langileek urriaren 26an bi orduko lanuzteak egin zituzten. Enpresaren aldetik aurrera pausurik ez dagoela ikusirik langileek hiru orduko lanuztea egin dute Beasaingo eta Irungo lantokietan.
Hauek dira langileen eskaera nagusiak: KPItik gorako soldata igoerak; gutxieneko plantilla bermatzea; planten beharrei erantzungo dien kontratazio mugagabea; lizentziadunen lanaldia murriztea (kolektibo horrek gainerakoek baino 38 ordu gehiago lan egiten du urtean); gauez lan egiten duten langileen lizentzietan hobekuntzak.
Guztira 27 orduko lanuzteak daude deituta 7 egunetan. Enpresak jarreraz aldatzen ez badu azaroaren 9an lanuzte berria egongo da.