Lanuzteak hasi dira Gasteizko Heraclio Fournier Karta fabrikan

2022/10/13
Langileen %90k ELAk eta LABek Gasteizko (Araba) Heraclio Fournier karta fabrikan deitutako lehen lanuzteak. Langileak borrokan ari dira datozen bi urteetan KPIaren araberako soldata igoerak bermatzeko. Bi sindikatuek adierazi dutenez, langileen erosahalmena bermatzea marra gorria da enpresa hitzarmenaren negoziazioan. Hurrengo lanuzteak urriaren 18an eta 20an izango dira, txanda bakoitzeko bi.

Langileak etengabe pobretzen ari direla salatu dute ELAk eta LABek. Izan ere, 2013tik oinarrizko soldataren %3ko igoera baino ez dute izan, eta gainerako igoerak ez dira inoiz kontsolidatu; horren ordez, langileen kontrolpetik kanpo dauden beste aldagai ekonomiko batzuen menpe daude igoerak. Bereziki larria dela diote, inoizko KPI handiena dugulako -6,5ekoa izan zen 2021ean- eta karta fabrikak urtez urte irabaziak dituelako. Heraclio Fournier Arabako enpresa historikoa izateaz gain, erreferentea da munduan.