CAF (Irun-Beasain)

Lanuzteak hitzarmenean erosahalmena bermatzeko

2023/10/26
Beasaingo eta Irungo lantegietako sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, ESK) 26 ordutako lanuzteak deitu dituzte zazpi egunetan, urriaren 26tik azaroak 23ra bitarte. Deituta daude 2.700 langile, orotara. Hainbat bilera egin dira, baina aurrerapen gutxirekin. Zuzendaritzak ez du bermatzen hitzarmenaren indarraldirako KPIa, proposatutako kontratazio mugagabea ez da nahikoa plantaren beharrei erantzuteko, eta ez da aurrera egiten gainerako baldintza sozialetan.

Enpresa-batzordeek gutxieneko plantilla bermatzea eskatzen dute, KPItik gorako soldata-igoerak, lizentziadunen lanaldiari egokitzea (kolektibo horrek gainerakoek baino 38 ordu gehiago lan egiten du urtean) eta gauez lan egiten duten langileen lizentzietan hobekuntzak egitea, beste gai batzuen artean. Gaur, hilak 26, bi ordu geratu da plantilla, eta funtsezko aurrerapenik ez badago, 3 ordu geldituko dira berriro azaroaren 8an eta 9an.