CEVA Logistics (Mercedes)
Lau greba egun maiatzean hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko

Maiatzaren amaieran lau greba egun deitu dituzte ELA, UGT, EKINTZA, LAB eta CCOO sindikatuek Mercedesen hornitzailea den CEVA Logisticsen. Enpresak 270 langile ditu eta hitzarmena negoziatzeko zazpi bilera egin dituzten arren, enpresak baztertu ditu langileen aldarrikapen gehienak. Egoera honen aurrean mobilizazioak eta grebak deitu dituzte sindikatuek, aurretik sinatutako hitzarmena bete dadin eskatzeko, eta, bestetik, egungo hitzarmenaren benetako negoziazioa egon dadin.
CEVA Logisticsek negoziazioa luzatu nahi du ahalik eta gehien, atzeratu dadin hitzarmen kolektiboaren sinadura. Horrela ez luke bere gain hartu beharko galduz gero Mercedesi ematen dioten zerbitzua. Gogora dezagun CEVA Logisticek produktu metaliko gordinak deskargatzen dituela Mercedesen instalazioen iparraldeko nabean, Molog (Muntaketa eta Logistika) izeneko zerbitzuekin batera, ibilgailu bakoitza muntatzeko behar diren piezekin ekoizpen lerroak hornitzeko.