FIBERTECNIC

Laugarren greba egunak jarraipen zabala izan du

Laugarren greba egunak jarraipen zabala izan du
Urriaren 30ean beste greba egun bat deitu dute; langileek elkarretaratzea egingo dute egun horretan Eusko Legebiltzarraren aurrean

ELAk, LABek eta CCOOk orain arte deitutako lau greba egunak arrakastatsuak izan dira. Produkzioko ia langile guztiek bat egin dute deialdi horiekin; gaur, ekoizpena berriro gelditu da. Momentuz ez dago aurrerapausorik negoziazioan. Beraz, urriaren 30a, osteguna, beste greba egun bat izango da. Gainera, langileak 09:00etan bilduko dira Eusko Legebiltzarraren aurrean. Sindikatuek salatu dute enpresak aurkeztutako proposamenak ez direla nahikoak. Langileek ez diote mobilizatzeari utziko beren helburuak lortu arte: soldata KPIarekin igotzeko bermeak, lanaldi murrizketa, errelebo kontratua eta plusen igoera ekonomikoa, besteak beste.