Maiatzean konponbiderik ez badago greba deituko du ELAk Gipuzkoako eraikuntza alorrean

2018/05/22
Gaur zazpigarren aldiz bildu da Gipuzkoako Eraikuntzako eta Herrilanetako Lan Hitzarmenaren negoziazio mahaia. Aurreko bileraren harira esan genuen moduan, soldaten inguruko proposamena oraindik ez da nahikoa, eta hitzarmena benetan aplikatuko dela bermatzeko egin dugun proposamena dela eta ASCONGI-ADEGIren aldetik ez da aurrerapausorik izan.

Beraz, ASCONGI-ADEGIk berriz ere datorren ostegunean biltzera deitu gaitu, eta hitza eman du bere elkarteko kide diren enpresekin aztertuko dituela gure proposamenak, mahai gainean jarritako erreibindikazioei erantzuna emateko.

Oraingoan ere patronalari eskatzen diogu ez dadila luzamendutan ibili, eta ekar dezala taxuzko proposamen bat gatazka honi irtenbidea emateko; izan ere, sarri esan izan dugun moduan, maiatzean konponbiderik ez balego greba deialdia aktibatuko baikenuke.