MECANIZADO AUXI (ZUMAIA)
Enpresak EEE bat planteatu du 14 langiletik 10 kaleratzeko

Talleres de Mecanizado Auxi 14 langile dituen mekanizazio enpresa bat da, Zumaian kokatua. Sarralle taldeko enpresa bat da, eta, era berean, EEEak planteatu dituzten beste bi enpresarekin batera, BSTech Rolling Mill taldea osatzen dute, Sarralleren barruan. Enpresak plantillaren gehiengoa kaleratu nahi du, 14 pertsonetatik 10 kanporatu nahi ditu Enplegu Erregulazio Espediente baten bidez, arrazoi ekonomikoak argudiatuta.
ELAk salatu du Sarralle taldeak azpikontratazioa erabili duela eta Mecanizado Auxi lanik gabe utzi duela. Kudeaketa txar horren helburua lantegia ixtea da, sindikatuak salatu duenez. Enpresak 20 urtetik gorako antzinatasuna duten pertsonak kaleratu nahi ditu. Gainera, plantillan geratuko diren lau pertsonen etorkizuna arriskuan dago, ELAk ohartarazi duenez.
ELAk enpresaren jarduerari eustea defendatzen du, eta gaur hasi den EEEaren kontsultaldian lan-karga entregatzea eskatuko du enpresaren bideragarritasuna eta kaleratzeak egiten ez direla bermatzeko.