Mercedes Benz, CEVA
CEVA lantokiko langile batzordeak gerentzia salatu du jazarpenagatik eta tratu antisindikalagatik
Egoera hori enpresako zuzendaritzari azaldu zaion arren, ez da horri buruzko neurririk hartu; are gehiago, Giza Baliabideek langile batzordearen eskubide eta eskumen sindikalak murrizteko dokumentu bat aurkeztea planteatu dute. Enpresa batzordeak dio dokumentu horren helburu bakarra dela batzordearen eskubide eta eskumen sindikalak murriztea informazio sindikala zabaltzeko gaitasuna mugatzeko; batzordeko kideen aurka zigorrak ezartzeko mehatxuak egin dira, dokumentuan adierazitako jarraibide berriak errespetatzen ez badira.
Egoera horrek guztiak, eta gerentziaren eta langileen ordezkari baten arteko azken gertakaria dela medio, neurri larriagoak hartzea erabaki du langileen batzordeak, hala nola, enpresaren barneko jazarpen-protokoloa irekitzea, Lan Ikuskaritzara joatea eta CEVAko zuzendaritzak berak onartzen duen egoera jasanezina publiko egitea.
“CEVA Logisticek eredugarritasuna eta ausardia balioak aldarrikatzen ditu ekoizpen eta kudeaketa gaitasunari dagokionez, baina ez du ekintza sindikala errespetatzen eta batzordearen kontrol gaitasuna mugatzen saiatzen da, informazioa ukatuz eta zuzenean batzordeko kideen duintasuna urratuz”, kexu dira sindikatuak.