MERCEDES (GASTEIZ)

Mobilizatzera deitu dute enpresak adostutakoa betetzen ez duelako

Mobilizatzera deitu dute enpresak adostutakoa betetzen ez duelako
Enpresa Batzordeak (ELA, LAB, ESK) salatu ditu enpresaren ez-betetzeak, lanaldi luzeen aurrean neurriak hartzeari uko egitea eta enpresak plantillaren aldarrikapenekiko duen axolagabekeria. Hori horrela, mobilizazioak hasiko ditu datozen egunetan eta lanuzteak datorren astetik aurrera.

Enpresa Batzordeak azaldu du lan-baldintzak okertu egin direla eta enpresak akordioak ez dituela betetzen. Zehazki, gai hauek sortzen dute ezinegona langileen artean:

· Enpresaren posizioa arrisku psikosozialei dagokienez.
· Plantillaren 9. orduaren kontrako sinadurei jaramonik ez egitea.
· Ez dago inolako kezkarik langileen lantegirako mugikortasuna nabarmen okertu delako.
· ABLEen bidez pertsonak kontratatzea, Mercedeseko plantillari aplikatzen zaizkion baldintza berdinak aplikatzen ez zaizkienak.
· Lan-harremanen judizializazioa.