Bizkaiko Arte Grafikoak
Mobilizazioa Basaurin sektoreko hitzarmenaren negoziazioren blokeoa salatzeko
2024/07/09
Sektoreko langileek elkarretaratzea egin dute Grafo enpresaren aurrean, sektoreko hitzarmenaren negoziazioa blokeatzen duen enpresetako bat izatea egotzita
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egin dute hitzarmen duin bat exijitzeko. Negoziazio Mahaiak uztailaren 3an egindako azken bileraren ondoren, sindikatuek uste dute patronalaren azken proposamena ez dela nahikoa eta urrun dagoela hitzarmen duin baterako balizko akordio batera. Izan ere, Cebeken planteamendua erosteko ahalmena bermatzetik oso urrun dago.
Uztailaren 19an, negoziazio mahaiaren hurrengo bileran, patronalak beste aukera bat du negoziazioa desblokeatzeko. Bitartean, sektorean 7 eguneko grebaren ondoren, Bizkaiko Arte Grafikoetako plantillak aktibo eta mobilizatuta daude. Uztailean ekintza gehiago egingo dira gatazka sozializatzeko.