MET GEARS (GASTEIZ)
Mobilizazioak ez-ordaintzeen aurka

Met Gears enpresako langileak aste honetan mobilizatu dira enpresaren noraeza eta nominak ez direla ordaintzen salatzeko. Nominak atzerapenarekin ordaintzen dira sistematikoki, eta enpresak iragarri du ez duela Gabonetako ordainsaria ordainduko. Enpresak 70 langile ditu: ELAk, USOk eta ESKk osatzen dute enpresa batzordea.
Met Gears hartzekodunen konkurtso prozesu jarraitu batetik dator; jarduera berriaren hasieratik aurreko enpresak zituen arazoak ekarri ditu. Azken urtean bi ERTE ezarri dira (epaitegian ebazteke) eta kaosa ohiko joera da lan harremanetan zein egunerokotasunean. Enpresak ez badu bideragarritasun-planik iragartzen eta ez badu enplegu-bermerik erakusten, langileak mobilizatzen jarraituko dute.