NORTEGAS ENERGIA

Mobilizazioak hitzarmen kolektiboaren negoziazioa desblokeatzea lortzeko

2023/05/10
Nortegas Taldeko langileen batzarrak hitzarmen kolektiboaren negoziazioa desblokeatzeko mobilizatzeko asmoa iragarri du. Mobilizazioak laster hasiko dira eta pixkanaka areagotuz joango dira. Nortegas Energia Taldeak gas naturala eta PGL banatzen ditu. Sei lantoki ditu Euskal Herrian, Kantabrian eta Asturiasen, eta 240 langile inguruk lan egiten dute bertan. ELAk 8 ordezkari ditu Taldean.

Nortegas egoera bikainean dago. Ebitda 2021ean 178 milioi eurokoa izan zen, eta 51 milioi euroko irabazi garbia. Hala ere, beharrezkoak ez diren eta justifikaziorik ez duten murrizketak proposatzen ditu taldeak. 16 hilabetez negoziatu, 24 bilera egin eta bi urtez soldatak izoztu ondoren, zuzendaritzaren helburu bakarra soldata taulak eguneratzeko orduan KPIa erreferentzia indize gisa kentzea da, eta langile berrien soldatak zigortzea.

ELAk urtez urte etekin handiak lortzen dituen eta langileen eskubideak eta soldatak murriztu nahi dituen enpresa baten jarrera salatu du, dibidenduen poltsa handitzeko eta akziodunen artean banatzeko helburu bakarrarekin.