GIPUZKOAKO ERAIKUNTZA
Negoziazio mahaian aurrerapauso errealik ez dagoela salatzeko mobilizazioak

Gipuzkoako Eraikuntzako delegatuak asanblada burutu dute. Ondoren aldarrikapen martxa egin dute Donostiako obra nagusietan. Langileek salatzen dutenez hitzarmen berriaren negoziaketan ez dago aurrerapauso errealik. Gainera, hitzarmena kasu askotan ez da aplikatzen, eta honek langileak prekarietate egoeran uzten ditu.
Negoziaketa mahaian, besteak beste, KPItik gorako soldata igoerak, lanaldi murrizketa eta subrogazio eskubidea eskatzen dituzte. Honez gain, baja egoeran konplementuak hobetzea, errelebo kontratua eta lan segurtasunean neurri zehatzak hartu daitezela eskatzen dute.
Sektoreko enpresa nagusien egoera ekonomikoa aztertuta, argi dago enpresak egonkortuta daudela eta irabazi handiak izaten ari direla. Beraz ELAko militantziak argi du hitzarmenak eduki gehiago eta hobeak izan behar dituela. Eta nola ez, horren aplikazioa errealitate bat izan dadila sektorean.
Hurrengo bilera apirilaren 9an egingo da.