Novaltia, 1.000 egun greban

Apirilaren 16an Novaltiako grebak 1.000 egun bete ditu. Novaltia kooperatiba sozietate bat da, Bizkaiko 200 farmazia inguru sozietate horretako bazkideak dira, eta azken 3 urteetan 3,2 milioi euroko irabaziak izan ditu.
Greba luzatu egin da bi arrazoirengatik: lehenengoa, enpresak ez duelako inongo borondaterik soldatak (950 euro hilean) eta plantillaren lan baldintza prekarioak amaituko dituen hitzarmen bat negoziatzeko; eta bigarrena, greba hasi zenetik enpresako zuzendaritzak grebalariak ordezkatu dituelako, greba eskubide urratuz. Bigarren kasu honetan, tamalez, Novaltiak Bizkaiko Lan Ikuskaritza izan du aliatu, ez baitu ezer egin urraketak zigortzeko.
Hala ere, grebalariek tinko jarraitzen dute borrokan Europako grebarik luzeenean, asteko egun guztietan mobilizatuz. Novaltian prekarietatearen amaiera ekarriko duen akordio bat lortzeko borrokan jarraituko dute.