Novaltiak 900 egun bete ditu greban

2022/01/07
Europako grebarik luzeenak aurrera jarraitzen du, enpresako zuzendaritzak negoziatzeari uko egin diolako eta Lan Ikuskaritzak uko egin diolako enpresa jazartzeari eta zigor serioak jartzeari, grebalarien eskubideen aurka etengabe egindako urraketengatik.

2022ko urtarrilaren 7an 900 egun bete dira Novaltian greban. Novaltia kooperatiba-sozietatea da, eta Bizkaiko 200 farmazia inguru dira sozietate horretako bazkideak. Azken 3 urteetan 3,2 milioi euroko irabaziak izan ditu. Novaltiako zuzendaritzak (Zaragozan dago) duela 3 urte kendu zuen enpresa-hitzarmen propioa. Hilean 950 euro ordaintzen ditu, eta ahal duen guztia egiten du, greba hasi zenetik, grebalariak Lan Ikuskaritzaren baimenarekin ordezkatzeko.

Hala eta guztiz ere, 2022. urte honetan, grebalariek tinko jarraitzen dute borrokan, Europako grebarik luzeena jasoz, egunero mobilizatuz eta, behingoz, Novaltiako zuzendaritza jasaten duten prekarietateari amaiera emango dion hitzarmen bat negoziatzera esertzeko exijituz.