VOITH PAPER SA TOLOSA
Lanuzteak eta greba egingo dute hitzarmena berritzearen alde

Negoziazio blokeatuta dagoelako hasi dituzte mobilizazioak. Uztailaren 10etik aurrera, astebetez lanuzteak egingo dituzte 10:00etatik 11:00etara. Egoerak bere horretan jarraituz gero, uztailaren 19an greba egingo dute.
Tolosako Voith Paperreko langileek mobilizazioak indartuko dituzte 2022ko urritik ultraaktibitatean dagoen hitzarmena berritzearen alde. Negoziazioa blokeo egoera batean aurkitzen da, bi aldeek euren proposamenak aurkeztuta.
150 langile baino gehiago ditu enpresak, eta enpresaren proposamenak ez ditu inolaz ere aintzat hartzen langileen eskakizunak. Esaterako, langileen eskakizunen artean, erosahalmena bermatuko duen soldata igoera bat dago, oraingoz ez dagoena bermatuta, enpresak ez baitu hori inolako momentuan mahai gainean jarri.
Hori horrela, elkarreratzeen ondorik, uztailaren 10ko astean ordubeteko lanuzteak egingo ditute, eta azkenik, uztailaren 19rako greba egun bat deitu dute ELAk eta LABek.