Patronalak Bizkaiko Metalgintzako Lan Hitzarmenean egin duen eskaintza erregresiboa dela salatzen du ELAk

2018/04/20
ELAren esanetan, Bizkaiako patronalaren eskaintza ez da onargarria, noiz eta sektorean fakturazioa eta etekinak puztuta daudenean; hala adierazi zuen FVEMen lehendakariak orain dela hilabete gutxi eman zuen prentsaurrekoan.

Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioak (FVEM) bere eskaintza zehaztu du:

* 2018rako %1,6ko soldata igoera proposatzen du, eta Estatuko KPI 2019rako. 2012tik 2017ra ez dago inongo eguneratzerik soldatetan.

* Bi urteko ultraaktibitatea.

* Malgutasun kasuetan, enpresarioei botere gehiago.

* Laneko bajetan mugapenak.

ELAren iritziz eskaintza oso kaskarra da, honako arrazoiengatik:

  • Soldatetan eskaintza oso urrun dago gure helburuetatik, eta gainera soldatak ez dira eguneratzen 2012tik 2017ra.

  • Ez da jasotzen Lan Erreformak ezarri zuen alde bakarreko inaplikaziotik babesteko klausularik.

  • Azpisektore batzutan enplegu egonkorra bermatuko lukeen subrogazioa baztertzen du.

  • Lanaldia murrizteko aukera oro ukatzen du.

  • Ez dago gure aldarrikapenetan eskatzen genuen hobekuntza sozial batik ere.

Gainera, patronalaren eskaintza erregresiboa da:

* Ultraaktibitatea bi urtera mugatzen du. Gogoratu beharra dago aurreko hitzarmenean ultraaktibitatea mugagabea zela.

* Malgutasun eta bajen kasutan elementu atzerakoiak planteatu dira.

Ondorioz, eskaintza ez da onargarria, noiz eta sektorean fakturazioa eta etekinak puztuta daudenean; hala adierazi zuen FVEMen lehendakariak eman zuen prentsaurrekoan.

Azkenik, ELAtik berriro ere gogoratu dugu Hitzarmen hau gutxiengoan ez sinatzeko beharra.